PIMASC
Aginte Taula hau GKBEIP (GKBEren Interoperabilitate Puntua) tresnan kargatuta dauden espedienteen ikuspegia eskaintzeko diseinatu da, Gatazkak Konpontzeko Bitarteko Egokien (GKBE) esparruan, 1/2025 Legearekin bat etorriz.
GKBEIP tresnan informazio eguneratua erakusten da 'amaituta' egoera (amaitu gabeak ez dira erakusten) duten negoziazio-ahaleginen kopuruari buruz (GKBEak erabiliz eginak badira betiere) saio-kopuruari eta lortutako akordio-motari buruz, bai eta haien kokapen geografikoari, GKBE motari eta profesionalei buruz. Datuok, judizioz kanpoko gatazkak konpontzeko ahalegin guztien lagin bat baino ez dira; izan ere, informazioaren jatorri den aplikazioa (GKBEIP) erabiltzea ez da derrigorrezkoa, eta, ondorioz, egin ahal izan diren GKBEak erabiliz egindako negoziazio-saio guztiak ez daude tresnan jasota.
Aginte-taula honekin lotutako datuak azter ditzakezu eta neurrira egindako datu-fitxategi bat sor dezakezu.
Neurrira Egindako Txostena Sortzea
1.Gaia
Informazio sektoriala.
2.Adierazleak
- Saioak: GKBEIPen informatzen ari den gatazkan izandako saioen
guztizko kopurua.
- GKBE negoziazio-jarduketak: GKBEk erabiliz eta
GKBEIPen informatuz izandako negoziazio-saioen ('amaituta' egoera
dutenak) guztizko kopurua.
- Saioen batez besteko denbora:
egindako saio guztien iraupenaren batura metagarria saioen artean
zatitzearen emaitza.
3.Eremu geografikoa
Informazioak lurralde nazional osoa hartzen du. Estatu mailako
datuak argitaratzen dira, autonomia-erkidegoen eta probintzien arabera.
4.Aplikazio-erakundeak
Edozein pertsona fisiko, pertsona juridiko, GKBEetan aritzen den
erakunde edo profesional, betiere GKBEak erabiliz
negoziazio-jardueraren bat egiten saiatzen dena.
5.Denbora-estaldura
Eguneroko informazioa, 2025 tik eskuragarri dauden datuekin.
6.Datuak eguneratzea
Datuak egunero eguneratzen dira, bi eguneko atzerapenarekin.
7.Normalizazio-prozesuak
Datu geografikoa normalizatu da, EAEKTren araudi teknikoaren
arabera (Justizia Administrazioaren eremuko tresna informatikoen erreferentzia-araua).
8.Doitzea
Ez da urtaro-doikuntzarik, denbora-serieen deskonposiziorik edo
antzeko metodorik egiten.
9.Iturria
MASC.