Sarrera

Eskuragarri jartzen dira hemen sexu-izaerako delituen ustezko biktimekin zerikusia duten hainbat ikerketetako datu demografikoak. Izan ere, ikerketa horietan laginak bidali dira Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionala (INTCF), aztarna biologikoak ikertzeko, hartara, horien identifikazio genetikoa egin dadin prozesu judizialaren esparruan. Era berean, beste aldagai batzuk ere aztertzen dira, ikertutako gertakariekin loturikoak, hala nola urtez urteko bilakaera, banaketa geografikoa, erasotzaileen kopurua, erasoaren mota, hura gertatu zen lekua eta eguna, eta biktimaren eta erasotzailearen arteko harreman mota.

 

Metodologia

1. Aztergaia:
Arloko informazioa.
2. Adierazleak:
Sexu-erasoak aztertzeko jasotako eskaerak: sexu-erasoekiko guztira zenbat eskaera jaso diren zantzu biologikoak identifikatzeko eskaturik.
3. Eremu geografikoa:
Informazioak nazio-lurralde osoa hartzen du. Datuak sailkaturik argitaratzen dira: estatu mailan, autonomia-erkidegoka eta probintziaka.
4. Aplikazio-erakundeak:
Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionala (INTCF).
5. Denbora-eremua:
Egunez eguneko informazioa, 2024/01/01etik aurrera eskuragarri izan diren datuekin.
6. Datuen eguneraketa:
Datuak urtero eguneratzen dira.
7. Normalizazio-prozesuak:
Datu geografikoaren normalizazioa CTEAJEren araudi teknikoari jarraikiz gauzatzen da (Justizia Administrazioaren eremuko tresna informatikoen erreferentzia-araua).
8.Ajuste
Ez da urtaroen araberako inolako doikuntzarik egiten, ez denbora-serieen deskonposiziorik, ezta antzeko metodorik ere.
9. Iturria:
Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren (INTCF) biologia-zerbitzuetan jasotako sexu-izaerako delituak ikertzeko jasotako eskaeretatik ateratako informazioa.

 

Puedes estudiar los datos asociados a este cuadro de mando y generar un fichero de datos a medida

GENERAR INFORME A MEDIDA
Orrialde hau lagungarria izan al da?

Esaiguzu zure gogobetetasuna gure orrialdean nabigatzen duzun esperientzian oinarrituta.