¿Zer da Datuetara Bideratutako Justizia?
¿Zer da Datuetara bideratutako Justizia?
Europar Batasunak 2019-2024 aldirako duen lehentasun
nagusietako bat hauxe da: ‘Datuen Estrategia Europarra’,
berrikuntzaren eta hazkundearen motore izan nahi duena.
Ildo beretik, bada estatu-estrategia bat, datuak kudeatzeko erreferentzia-markoak diseinatzea eta administrazioek maila anitzeko sistema baten bidez datuak analizatzeko estandarrak definitzea helburu duena. Helburu nagusia informazioa izatea da, datutan eta ebidentziatan oinarritutako politika publikoak gauzatzeko eta erabakiak hartzeko.
Justiziaren eremuan, datuetan oinarritutako Justizia lehentasunezko proiektu gisa aurkezten da Justizia Administrazioarentzat, ko-gobernantzaren esparruan. Konferentzia Sektorialaren esparruan adostu da, eta ikuspegi teknikotik heltzen zaio Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoan (CTEAJE).
Proiektu hau 2030/PRTR Justizia Planaren ibilbide-orriaren barruan dago; bere helburua da administrazio arteko datu-plataforma bat sortzea sarbide irekiarekin, administrazio eskudun guztien artean: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN), Estatuko Fiskaltza Nagusia (EFN), administrazioen arteko organoak, hala nola Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionala (CNEJ) eta beste ministerio batzuk. Horren bidez, informazio kuantitatibo bereizi eta geoerreferentziatuko sistemak integratu egiten dira, dela justizia-prestazioa ematen duten administrazioenak, dela kudeaketa-erabakiak hartzea errazten duten datuak dituztenenak.
Datuak oinarri dituen justiziak honako hau dakar:
- Informazioa bateraturik integratzea, plataforma erkide ireki batean.
- Adierazleak elkarrekin definitu eta hobetzea.
- Informazioa ustiatzea.
- Gardentasuna, publizitatea, komunikazioa eta prestakuntza, hainbat kanalen bidez.
- Datuetan oinarritutako estrategia baterako araudia betetzeko eta sustatzeko ekimenak.
Arkitektura hiru osagai ditu oinarri:
1. Datu lakua (data warehouse)
Administrazioen eta erakundeen arteko lankidetza eredua da, datuak
elkarri helarazteko eta jasotzeko, lankidetzako eta
erantzunkidetasuneko testuinguru batean.
2. Aginte koadroa (ustiaketa estatistikoa)
Aginte koadroen eta informazioa ustiatzeko sistema bat, taula bidezko
bistaratze eta formatuekin, politika publikoko erabakiak ebidentzian
oinarrituta har daitezela ahalbidetzen duena.
3. Informazio geoerreferentziatua ustiatzea
Informazio geoerreferentziatuko modulu bat, horri buruz maila
aurreratuko bistaratzeak egitea ahalbidetzen duena. Informazio
sistemak lurralde osoa hartzen du, udalerri mailaraino. Halaber,
eragiketa aurreratuak egiteko aukera azter daiteke.